Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsua, sailkapenean salto txiki bat emateko.

TAKE Tolosa 83 - Universidad de Valladolid 70

Partidu garrantzitua bi taldeen interesentzat Usabal Kiroldegian biziko zena larunbat arratsaldean. Bi taldeak garaipena behar zuten, kanpotik jetsiera postuak begiratu ahal izateko. Tolosarrak behar gehiagorekin bi porrot jarraian jaso eta gero MU eta Ardoiren aurka azken asteetan.

TAKEk partidurako Kaiet Vidaurreren baja izan zuen lan kontuak direla medio. Ibai Gil taldera itzuli da, nahiz eta oraindik erritmo faltarekin egon azken asteetako geldialdia dela eta. Gainontzeko taldea osasuntsu eta prest zegoen partiduari behar bezala ekiteko.

Aurkaria Usabalen aurreko denboraldiko txapelduna zen, Universidad de Valladolid talde beldurgarria. Udaran jokalari garrantzitsuak galdu arren, talde oso indartsua da. Bertan Pablo Esteban eta Javier Juan Lobato dira erreferente nagusiak.

Partidua oso berdindua hasi zen. Bi taldeek joko erritmo egokia bilatzen jardun ziren, baino bietako iñorrek ez zuen bere erritmoa inposatzea lortzen.. Lehen hamar minutuak 18-17 amaitu ziren.Bigarren laurdenean tolosarrek markagailuan alde egin zuten Gaizka Maiza eta Jon Azaldegiren eskutik. Minutu onak egin zituzten taldea hamar puntu joatea ahalbidetuz.

Atsedenaldiaren ondoren, markagailuan gailentzen jarraitzen zuten TAKEko erreboteko lan bikainari esker. Funtsezkoa izan zen piboten lana markagailuan aurretik egoteko.

Azken laurdenean bata bestearen atzetik pilatu ziren akatsekin alarma guztiak piztu ziren baino Mikel Lakunza eta Goar Artetxeren hirukoek lasaitasuna eraman zuten Usabalera azken minutuak lasaitasunez jokatzeko. Amaieran 83-70

Garaipen garrantzitsua hurrengo astean Bilbon Mikeldiren aurka jokatu beharreko partiduaren aurretik. Espero da taldeak bere osotasunean lan egin ahalko duela garrantzia handiko partidu baten aurrean.

- Estadistica. TAKE Tolosa - Universidad de Valladolid.pdf

menu
menu