Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sokoan bada eguzki printzarik

TAKEko Senior mailako neskek Irunen zuten hitzordua aste honetan, aurreko astean etxean emandako itxura kaskarra atzean utzi nahiean.

Partidarako, ostiraleko entrenamenduan belauneko molestiak sentitu zituen Uxueren baja, gaixo-aldi luzea daraman Irati, ikasketetan burubelarri dagoen Miren eta atsedenalditxo bat Madridera joan zen Anarenak ziren.

Talde Bidasotarraren egituraketa ikusita, bazirudien gure taldeak bere erritmoa ezarrita, aukera handiak izango genituela partida poltsikoratzeko. Horretarako, errebotearen jabetza lortu behar zen eta ondoren korri egin, aurkariaren defentsa saihestuz.

Hasiera oso parekatua izan zen. Nahiz eta talde bidasotarra beti aurretik izan, aldeak ez ziren handiak eta beti ere partidan jarraitzeko aukera izan genuen. Baina euren jokalaririk garrantzitsuena, antolatzailea, nahi zuen gisara jolasten ari zen eta behin eta berriz saskiranzko sarrerak egitea lortzen zuen, gure defentsa desorekatuz eta saskiratzeak lortuz edo gure jokalarien falten kopurua gehituz.

Gauzak horrela, atsedenaldira 23-20ko emaitzarekin heldu ginen eta bazirudien taldeak bazuela borrokatzeko gogorik.

Baina atsedenaldiaren ondoren mamu zaharrak etorri ziren. Taldeak NORTASUNIK gabe jarraitzen du eta aurreko jardunaldietan kontra zituen emaitzei buelta emateko zuen konfidantza ez da inondik inora azaltzen.

Defentsako lanean, aurkarien mugimenduen mendean ibili ginen eta erasoan, jokalari bakan batzuk dute argi egin behar den lana.

Gauzak horrela, talde irundarra jaun eta jabe izan zen eta lau laurdenak poltsikoratuz amaitu zuen partida, 56-39ko markagailuarekin.

Azken entrenamenduetan berreskuratu den lanerako jarrerarekin jarraitu beharra dago eta honi, intentsitatea eta gauzak hobeto egiteko gogoa gehitu beharko dizkiogu.

Eutsi neskak!!!

1, 2, 3…..XUXTA!!!!

menu
menu