Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen fasea, porrot batekin amaitu du Take Aralar Kirolak-ek

Goierrik K.E.-aren aurka, 50-47 amaitu zuen intentsitate handirik gabe jolastutako partidua Urretxun.

Lehen fasea amaitzeko, TAKE-ko junior neskak Urretxura bidaiatzen zuen Goierri taldearen aurka jolastera. Partidurako, taldeak ezin izan zuen Lide, Onintza eta Ainhoa Simpler-en laguntzarekin kontatu. Beti bezala, eskertzekoa jokalariak taldearekin bidaiatzea larunbatean, nahiz eta deialdi-tik at izan. Jarrera bikaina!

Hasieratik geratu zen argi, larunbatekoa ez zela izango gure nesken egunik onena, erritmo gaberik kantxaratu ziran Tolosarrak, eta orain dela aste bat erakutsitako intentsitatea ez zen agertu Urretxu aldetik. Goierri-koek, egoera honi ondo atera zioten probetxu, eta azkar lortzen zuten markagailuko lehen abantailak. 13-6 etxekoentzat lehen laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdenean ordea, gure neskek harrotasuna erakutsi zuten, eta partidua galdu bezala ez zutela emango erakutsi zuten. Erasoan beste abiadura batekin jolasteari esker, markagailua berdintzea lortu zuten, 25-25 atsedenaldira eta sentsazio positiboak.

Azken bi laurdenak berdinduagoak izan ziren. Tolosarrek ez zuten lortzen defentsan behar bezala aritzea, eta Goierriko-ek hartutako erasoko errebote ugariak min asko egiten zuten. Ala ere, partidua edozein taldearen alde erortzea zeukan. Azken laurdenaren hasieran etxekoek 5 gora sartu ziren, baino 1-11ko partzial ikusgarri baten ostean, TAKE-koek izan ziran 5 puntu gora jarri zirenak, 4 minutu faltan soilik.

Baino azken 4 minutu hauetan gauzak ez ziren atera behar bezala. Erasoan ez zen beste saskiratze bat ere ez lortu (naiz eta aukera on batzuk bai eduki). Etxekoek ordea bai asmatzen zuten, eta azken minutuan 3 puntuko abantaila zuten. Ala ere, Tolosarren azken esfortzu bati esker, partidua berdintzeko aukera izan zuen taldeak. Baloia ondo mugitu, eta Alaitz-ek hirukoa ondo botatzeko aukera edukitzea lortu zuten Tolosarrek. Tamalez jaurtiketa ez zen sartu (gutxigatik), eta garaipena Goierri-koentzat izan zen.

Beti esaten dugun bezala, talde hau, intentsitate aldetik %100-a eman ezkero, edozein talde gailentzeko gai da. Erakutsi zuten hau orain dela aste bat. Baina ekuazioa kontrako aldera ere betetzen da, eta intentsitate aldetik ez bagara aurkaria baino gehiago, edozein talde da gu irabazteko gai.

Honela, lehen faseari amaiera ematen dio taldeak. Balantzea positiboa da. Denboraldi hasieran, partiduak askogatik galtzen ziran, eta sentsazioak ligako beste taldetatik urrun egotearenak ziren. Gaur egun, partidu guztiak borrokatzen dira. Taldearen progresioa oneranzkoa da dudarik gabe. Nesken lana asten zehar ezin hobea da, eta jarrera aldetik kexa gutxi dauzkagu entrenatzaileak.

Bi lan aste aurretik bigarren fasea hasi aurretik. Polita izango da denboraldiko bigarren zati hau. Final Four-aren helburua benetan zaila da, baino gure neskek borrokatuko dutenaren zalantzarik ez daukagu! Neska hauek edozer lortzeko gai badira. Hobetzen jarraitzearen helburua beste aldetik, argi dago erdietsiko duela taldeak!

Aupa neskak! Bide berdinetik lanen jarraitzea! 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu