Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsua Mikeldiren aurka Bilbon

Centro de Estudios Mikeldi 65 - TAKE Tolosa 77

Garrantzia handiko partidua Deustoko kiroldegian jokatu zena larunbat arratsaldean. Garaipena behar zuten bi talde nor baino nor arituko ziren jetsiera postuak kanpotik ikusteko eta arnasa lasaiago hartzeko hurrengo asteei begira.

Tolosarrek partidua Jon Azaldegi (zuntz hausturarekin) eta Ibai Gil-en (errekuperazio prozesuan) bajakin ekin zioten partiduari. Gainontzeko taldekideek egoera ezin hobean ekin zioten garrantzia biziko partiduari.

Lehen minutuetan etxekoak partiduaren jaun eta jabe ziren. Partiduari erritmo handia jarri zioten eta TAKEk ezin zituen erasoko transizio azkarrak geratu baino saskia konpontzeko izan zen geldiune batean hainbat gauza hobetuta partidua sartzea lortu zuten. Momentu hartatik markagailua berdindu eta bi taldeak paretsu ibili ziren lehen laurdena 20-18 bukatu arte.

Bigarren laurdenean tolosarrek markagailuan aurre hartzea lortu zuten taulapeko lanari esker. 6 puntuko abantaila izatera iritsi zen baino defentsan izandako akats ugarik atsedenera aurretik joateko aukera ukatu zieten. 31-30

Atsedenaldiaren ondoren kanpotarren minuturik onenak izan ziren. Defentsan gogor jarraituz eta erasoan Gaizka Maizak gidatuta minutu onak egin ziren. 12-25ko partzialak laurden honetan azken laurdenera abantailaz sartzeko aukera eman zieten.

Azken laurdenean TAKEk agindu zuen markagailuan eta jokoan baino 5 minutu faltan Mikeldikoak hobeto aritu ziren 5 puntura jarri arte. Handik aurrera urduritasunak alde batera utzita tolosarrek ezin hobeto erabili zuten abantaila urrea balio duen garaipena eskuratzeko. 65-77

Garaipen garrantzitsu honek Mikeldi jetsiera postutan uzten du. Hurrengo astean Usabalen garrantzia handiko beste partidu bat jokatuko da. EBAko taldeak ezin du garaipenak eskuratzeko aukerarik eta zaletuen laguntzarekin garaipena etxean utzi nahi du eta denboraldiko zazpigarrena eskuratu.

menu
menu