Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aurre egiteko orekaren bila

Bajek eragin zuzena izan zuten emaitzean

Larunbatean neskek arerio gogorra izan zuten aurrean. Aurreko partiduetako sentsazioak ez ziren onak, añorgatarrek ez dute porrotik ezagutzen eta honi, tamalez, azkenaldi honetan horren ohiko bihurtu diren bajak gehitzen badizkiogu, partiduaren planteamenduak zalantza handiak sortzen zituen taldean. Hala eta guztiz ere, taldeak galdua zirudien kemena erakutsi zuen azken momenturarte, azken emaitza TAKE Aralar Kirolak 43 – Añorga 46 izan zelarik.

Haseratik kanpotarrek beraien erritmoa jartzea lortu zuten, beti 5-10 puntuko aldea mantenduaz. Momentu batzuetan partidua apurtuko zenaren sentsazioa egon arren, neskek oraingo honetan hortzak estutu eta lanean jarraitu zuten, atsedenaldira 6 puntu atzetik joanaz. Hirugarren laurdenean tolosarren defensa onak, aurkariaren erasoan eragina izan zuen, pena neskek hau ez aprobetxatu izana erasoan. Eta azken laurdenean, defensa mantentzeaz gain, erasoan Añorga taldea estutzea ere lortu zuen taldeak amaiera estu batera iritsiaz.

Argi dago bidea hau dela. Oraindik partidu asko geratzen dira jokoan eta taldeak GUZTION konpromezua behar du. Konpromezurik gabe zaila izango du taldeak beharrezko oreka lortzea.

Larunbatean, Atletico San Sebastian talde donostiarraren aurka jokatuko dute neskek. Aurkari ona azken sentsazio on hauek errealitate edo ametsa diren jakiteko.

1, 2, 3 … XUSTA!!!!

menu
menu