Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbelaren ez zinesteko garaipena BKLren aurka

51-54 irabazi zuten 22 puntuz galtzen joan ondoren

TAKE ORBELA tabernak garaipena lortu zuen aurreko igandean Beasainen. Ezinbesteko garaipena partidua ikusi ondoren. Koldo eta Martiaren mutilek hiru laurden negargarriak bete zituzten eta bere arerioaren eskuetan ziren. Hasieratik oso gaizki jokatu zuten bai defentsan eta zer esan erasoan. Lehen kuartoan 18-6 galtzen joan eta gero, bigarren zatian gauzak ez ziren askoz hobeto joan eta atsedenaldira 29-13 galtzen ailatu ziren gure mutilak.

Hirugarren kuartoan ez zen “ezer gertatu” eta emaitza 40-25 kontra zan. Negargarria.

Baina azkeneko kuartoan sekulako buelta eman zioten gure mutilek emaitzari. Partidu guztian zehar ia tiro bat sartu gabe egon ondoren, kuarto hontan jaurtitzen zituzten tiro guztiak kanasta barrun bukatzen zuten. Iñaki Amondarain “on fire” zegoen eta 4 triple sartu zituen laurden honetan, Kike beste bat eta Haritzek ere bai festa hontan parte hartu zuen. Gureak gerturatzen joan ziren eta Beasaingoak blokeatuta geratu ziren. Zer egin jakin gabe. 5 segundu faltan iñaki bere azkeneko triplea sartu eta 51-54 emaitza jarri zuen markagailuan. Azken kuarto hontako emaitza 11-29 gure alde. “ver para creer”.

menu
menu