Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gaizki hasi dute bigarren fasea kadete mutilek

Bergara aldera joatea tokatu zitzaien tolosarrei fase honi hasiera emateko.

Beñat eta Iñigoren bajak zituzten, hauek ordezkatzeko Markel eta Julen joan ziren.

Partida hotz hasi zen, ez zen erasoan asmatzen eta atzean oso erlaxatuta kantxaratu ziren. Erlaxazio edo konfiantza horren ondorioz berehala faltaz kargatu ziren jokalari handiak, partida osorako balantza desorekatuz. Hala ere, atsedenaldira 2 puntuko desabantailarekin bakarrik iritsi ziren.

Bigarren zatia hastearekin batera, argi geratu zen etxekoek aurrera pauso bat eman zutela eta kanpotarrek berriz besoak jaitsi zituzten. Hemendik aurrera ez zen partidarik egon, aurkariak bi laurdenetan zuk baino 23 puntu gehiago sartzen baditu ez dago zereginik. Azken emaitza 52-27 izan zen.

menu
menu