Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirugarrena jarraian TAKE Tolosarentzat

TAKE Tolosa 90 - Natural Rioja Vintage 74

Bilbon irabazi ondoren etxean sentsazio onak erakusteko partidua zen Natural Rioja Vintage taldearen aurkakoa. Errioxarrak talde gaztea dira eta beraien taldean urrezko Leb Ligan aritzen diren jokalariak dituzte, beraz ez zetorren edonor Tolosara.

Partiduari aurre egiteko TAKEk bere jokalari guztiak zituen entrenatzailearen esanetara aspaldiko partez. Jon Azaldegi ondo osatu da bere lesiotik eta jokatzeko prest izan zen.

Partidua bi taldeen arteko saskiraketa trukaketa batekin hasi zen. Errioxarrek lehen erasoak barruko jokoan oinarritu zituen eta tolosarrek errebote lanean asmatzen zutenean kontraeraso azkarretan saskiratzen zuten.

Bigarren laurdenean gauzak etxekoen alde egin zuten nabarmen. 28-12ko partzialarekin TAKEren minutu zoragarriak ikusi ziren. Kontraerasoan asmatuz eta baloi ugari lapurtuaz abantaila polita lortzea lortu zuten etxekoek. Atsedenaldira 47-32

Atsedenaldiaren ondoren Jon Azaldegik sartutako hiruko batek garbi utzi zuen tolosarrak ez zirela erlajatuko. Hirugarren laurdenean Jon Izagirrek eta Iñigo Morenok barruko jokoaren indarra erakutsi zuten gogor erreboteatuz eta saskiraketak lortuz. Kanpotarrek 3 puntu murriztu zuten abantaila laurden honetan.

Azken laurdenean kanpotarrak presionatzen hasi ziren eta 9 puntura gerturatzea lortu zuten baino etxekoen hutsarte batek jokoa lasaitu eta abantaila bere horretara bueltatu zen 90-74 bukatzeko.

Garaipen garrantzitsua TAKEk lortutakoa. Jetsiera postuekin abantaila oraindik bi partidukoa besterik ez da baino taldeak erakutsi beharreko jokuaren ezaugarriak erakusten ari da. Hurrengo astean hil a la biziko partidua Askartzaren aurka. Partidua 19:00tan Usabalen jokatuko da eta bertan zaletuen laguntza ezinbestekoa izango da garaipena lortzeko.

menu
menu