Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen batekin hasi dute bigarren fasea gure jubenil neskek

TAKE Aralar Kirolak-eko neskek, Goierri K.E. taldea menderatu zuten igande honetan 57-50eko markagailuaz

Igande honetan, TAKE Aralar Kirolak taldeak bigarren faseari ematen zion hasiera Urretxu-ko Goierri K.E. taldearen aurka. Lehen fasea amaitu zuten taldearen aurka hain zuzen ere. Jokalarien buruan, beraz, berri zegoen azken porrot horren oroimena.

Hala ere, taldeak gehien erakusten zuen sentimendua, bigarren fase hau ondo hasteko gogoa zen. Partidarako taldeak Amaia, Ainara eta Amets-en bajak zituen.

Nahiz eta taldea gogotsu izan partidua hasteko, Goierri-koak izan ziren erritmo egokiarekin kantxaratu zirenak, lehenengo bi erasoetan saskiratzea lortu zuten, eta ezustekoan harrapatu zituzten gure neskak. Hala ere, azkar erantzun zuten Tolosakoek. Nahiz eta joko aldetik ez egon ezberdintasun handirik, Urretxu-koek lortutako azken hiruko batekin, laurdenaren amaieran abantaila 5 puntukoa zen kanpokoentzat.

Bigarren laurdenak bide berdinetik jarraitu zuen, bi taldeak beraien jokoa egiteko gai ziren, eta Tolosarrengan ohikoa izaten den defentsako intentsitatea, ez zen aurkeztu oraindik Usabal-en. Hala ere, jaurtiketa libreetan gehiago asmatzeari esker, markagailuaren desabantaila berreskuratzeko gai izan ziren Tolosarrak. 26-26 atsedenaldira.

Hirugarrengo laurdenean gauzak ez ziren gehiegi aldatu, Urretxukoak gogor aritu ziren defentsan, eta gure neskak behin eta berriro jaurtiketa libretako marra bisitatzen zuten, baino laurden honetan ordea, ez zuten asmatu, 9 saiakeratik, solik batean saskiratzen, horrela zaila izaten da markagailuan abantaila hartzea, nahiz eta aurkariak baino hobeto jolastu.

Gauzak horrela, azken laurdenera 37-38ko markagailuarekin sartu ziren bi taldeak. Zorionez, laurden honetan etorri ziren TAKE-koen minutu onenak. Taldearen erakusgarri den intentsitate defentsiboa berreskuratu zuten, saskira agresibo sartzen ziren, eta beldurrik gabe jaurtitzen zuten aukera eduki ezkero. Lehia amaitzeko 7 minutu geratzen zirenean, 9-0eko partzial batek partidua erabakita utzi zuen, bukaerako emaitza, 57-50 Tolosarren alde. Merezitako garaipena!

Benetan aipatzekoa, azken laurdenean partidua irabazteko erakutsitako gogoa. Beti esaten dugun bezala, horrela jolastu ezkero, edozein aurkari menperatzeko gai dira neska hauek. Azken 10 minutu horiek dira bidea!

Datorren astean Donostia bisitatu beharko dute gure juniorrek, Bera Bera Ulia-ri aurre egiteko. Ezagutzen ez dugun talde bat, beraz, kontzentrazioak %100-ekoa izan beharko du! Inauteriak aurretik garaipena lortzea polita izango litzake. Horretarako asten zehar gogotsu lanen jarraitzea egokitzen zaigu, Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu