Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKEk ezin bolada onarekin jarraitu Askartzaren aurka

TAKE Tolosa 68 - Askartza Claret 73

Kalderero eguna Tolosan. Inauteri giroa nabari da tolosarren artean. Denbora luzez itxaroten diren festak dira, prestakuntza lan asko atzetik dutela. Saskibaloira eramanda hau zen denbora luzez taldeak itxaroten zuen partidua. Partidura taldea egoera ezin hobean iristen zen. Garapen dinamika onean eta lesiorik gabe.

Aurrean beti zailtasunak planteatzen dituen Askartza taldea. Aspalditik ezaguna tolosarrentzat horren urrun ez dagoen nazional ligako etapatik. Ekipo sendoa eta saskibaloi oso dinamikoa egiten duen taldea, aurkariari beti gauzak zailak jarriz.

Partidua hotza hasi zen, erritmorik gabe. Bixitariak oso eroso sentitzen ziren erritmo horretan eta lehen abantailak lortzen hasi ziren 6-12 5.minutuan. Etxekoek ez zuten beraien saskibaloirik hoberena egitea lortzen baino hala ere lehen laurdenaren amaieran partiduan egotea lortu zuten. 16-18.

Bigarren laurdenean Yon Gonzalezenak partidutik desagertu ziren eta Askartzak abantaila handitu zuen atsedenaldiko 25-39rarte. Ez zen ez erritmorik, ez intentsitaterik, ez irabazteko goserik egon. Askartzak maixuki baliatu zuen egoera hori, amaieran garrantzitsua izango zen abantaila eskuratzeko.

Atsedenaldiaren ondoren TAKE indar gehiagorekin bueltatu zen eta pixkanaka markagailuan pixkat gerturatzea lortu zuen baino bizkaitarrek abantaila mantentzea lortu zuten. Hirugarren laurdenaren amaieran markagailuak 40-50koa erakusten zuen.

Azkeneko laurdenean tolosarrek dena eman zuten garaipena eskuratzeko eta partiduan sartu ziren. 3 puntura jarri ziren 8 segundu falta zirenean baino Goarrek forzatuta jaurtitako hirukoa ez zen sartu. Errebotearen ondoren eginiko falta baten ondoren markagailuak amaierako 68-73 erakusten zuen.

Merezitako garaipena Askartzarentzat, ia partidu osoan zehar hobeak izanez garaipena Tolosatik eraman zuten. Tolosarrek asko hobetu beharko dute garaipenak pilatzen jarraitu nahi badute. Inauterietan ez dute atsedenik izango eta hurrengo larunbatean partidua izango dute Easo liderraren aurka Donostian.

- Estadistica TAKE Tolosa - Askartza Claret.pdf

menu
menu