Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

“Triste bizi naiz eta…”

Larunbatean Senior neskek OIARSOren aurka jokatu zuten Usabalen, azken emaitza 23-28 izan zelarik.

Sarri esan ohi dugun bezela, igoera fasean “gure ligatik” kanpo dauden taldeak daude eta besteak aldiz non egon nahi dugun esango digute. Azken kasu hau larunbateko partidua zen.

Lehen fasean taldeak garaipena lortu zuen talde errenteriarraren aurka eta oraingoan ere helburua berdina zen. Markagailuak dioen bezela, oso puntu gutxiko partidua izan zen, bi taldeei puntuak egitea asko kostatzen zitzaien eta holakoetan gertatzen den bezela, gauzak erabakitzen diren momentuan gogo gehien erakusten duenak irabazten du partidua. Taldea hau noski OIARSO izan zen, partiduaren denborak ongi kudeatzen eta azken minutuetan burua hotz izaten jakin zutelarik.

Taldeak igoera fasean jasaten duen 5. porrota da hau eta hilabeteak pasa ahala, agian normaltzak jo beharko genituzkeen porrotak, mingarri bihurtzen ari dira, geroz eta gehiago gainera. Irabazi edo galtzea, azken finean kirolaren parte bat besterik ez da. Honen atzean gauza gehiago dago, bakoitzaren eta taldearekiko lana, ilusioak, esperantzak, konpromezua, taldekidetasuna… eta hau da mingarria izan daitekeena. Momentu honetan arimarik gabeko taldea garenaren sentsazioa dago eta noski ardura DENONA da. Nahiz eta tamalez, errepikatzen doan zerbait izan, momentukoa dela eta taldeak honi buelta emateko behar dena baduela pentsatu behar dugu.
Larunbatean taldeak Donostian jokatuko du liderraren aurka. Ez da partidu errezena garaipenean pentsatzeko bainan bai agian berriro ere taldearen ilusioak berpizteko.

1, 2, 3… XUSTA!!!!

menu
menu