Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Tolosa - Basket Burgos. Larunbatean 19:00tan Usabalen

Maila mantentzeko helburua lortzeko partidu garrantzitsua

Garrantzia handiko partidua larunbat arratsaldean TAKE Tolosak eta Basket Burgosek jokatu behar dutena. Bi garaipeneko aldea dago bi taldeen artean oso berdinduta dagoen EBA ligan. Edozein akats garesti ordaintzen da eta bi taldeak garaipenaren bila aterako dira. Partiduaren irabazteak aurrepauso handia emango du maila manentzeko asmotan.

Azken momentuko ezusterik ez badago Yon Gonzalez eta Alain Rekondok jokalari guztiak izango dituzte beraien esanetara. Bai jokalari eta baita entrenatzaileek gogoan dute oraindik Burgosen jasotako porrot mingarri hura. Basket Burgosek merezimendu osoz irabazi zuen partidua tolosarren partidu kaxkarraren ondorioz. Orain arte jokatutako partidu kaxkarrenetarikoa jokatu zuten, aurkariaren erritmoan eroriz eta horrelako partiduak behar duen agresibitatea kantxan jarri gabe.

Basket Burgosen ezaugarri nagusia hiruko jaurtiketak dira.Ligako portzentai hoberena dute %35a saskiratuz. Meritu handiko estadistika kontutan izanda posesioen %26,5 hiruko marratik jaurtitzen dutela. Jaurtitzaile bikaina eta barrutik kalidade handiko eta bi taulapetan agintzeko gai den Txomin Lopez bezalako jokalariak dituzte.

Aurkariak ez du garaipena errex jarriko Usabalen arratsaldeko 19:00tatik aurrera jokatuko den partiduan. Giro bikaina espero da harmailetan. Partiduko atsedenaldian zozketan eta jolasak ez dira faltako Super Ekoren eskutik. Super Ekok lehen taldea laguntzeaz gain TAKE saskibaloi Eskolan ere bere laguntza eskeintzen du.

Larunbaterako oraindik planik ez daukazula? Zer hobea TAKErekin saskibaloiaz gozatzea baino?

menu
menu