Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKEk hamargarrena lortu du Basket Burgosen aurka

TAKE Tolosa 73 - Basket Burgos 62

Garrantzi handiko partidua TAKE Tolosak eta Basket Burgosek jokatu dutena Usabal Kiroldegian. Irabazleak aurrera pauso handia emango zuen maila mantentzeko asmotan.

TAKEk azken momenturarte sukarrarekin gaixo zegoen Iñigo Morenoren zalantza izango zuten. Hala ere esfortzu handia eginez bere taldekideekin egon zen ahal zuen guztian laguntzen. Valladoliden lortutako garaipenak sentsazio onak utzi ditu eta hori nabaritu da astean zehar eginiko entrenamenduetan.

Partidua erritmo motelarekin hasi zen. Bi taldeek beraien erritmoa inposatu nahi zuten baino bietako iñorrek ez zuen lortzen. Saskiraketa trukaketa bat egon zen minutu horietan. 13-12 amaitu zen lehen laurdena.

Bigarren laurdenean bost minututan berdintasuna egon zen baino orduan TAKEk transizio azkarretan erabakiorra izango zen abantaila lortu zuen atsedenaldira 42-29 iritsiz.

Atsedenaldiaren ondoren partiduak bere horretan jarraitu zuen. Burgosek etxekoek erritmoa mantsotu nahi zuen eta tolosarrek kanpotarrena azkartu.

Gauzak horrela iritsi ziren azken laurdenera. 10-12ko abantaila maixuki kudeatu zuten tolosarrek amaieran 72-62 irabazteko. Hamargarren garaipena poltsikoan eta aberagea berreskuratu diete Burgoseko taldeari.

Ligak ez du etenik eta hurrengo asteburuan beste partidu garrantzitsu bat izango dute tolosarrek Pas Pielagos taldearen aurka. Pielagosek atzean utzi nahi ditu jetsiera postuak eta ez da partidu errexa izango. Partidua bere ohiko kantxarik at prestatu beharko du taldeak aste honetan ospatzen den Encounter festa dela eta.

menu
menu