Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidua galdu, baino asteburu onuragarria.

Ordiziaren aurka iritsi zen bigarren fasearen lehen porrota.

Gogotsu bidaiatzen zuten Tolosarrek Ordizi-ra, ligako aurkari beldurgarrienetariko bat aurpegiratzea. Taldea bolada onean zegoen, eta lehia polit bat burutzearen konfiantza osoa zen. Ainhoa Simpler, Onintza, eta Amets deialditik kanpo geratzen ziren asteburu honetan

Laster ikusi zen aurrean zeon taldea, ez zela besteen antzekoa. Azken urtean, kadete bezala, Liga Vasca-n lehiatu zuten, eta erritmo aldetik nabarmena zen beste maila batean daudela gaur egun. Ala ere, gure neskak borrokatzera ohituta daude, eta ez zuten uzten Ordizi-koei partidua erabakita uztea hasieratik. Lehen laurdenaren bukaeran, 4 puntukoa zen abantaila etxekoentzat, eta atsedenaldira 12 puntukoa. Ala ere, Tolosarrak partiduan ziren

Hirugarren laurdenean heldu ziren arazoak Tolosarrentzat, Ordizi-koek erritmo berean jarraitzen zuten saskiratzen, asko kostatzen zitzaien gure neskei beraien erasoko jokoa gelditzea, eta laurden honetan, saskirako bidea ez zuten aurkitu TAKE-koek, soilik saskiratze bat 10 minutu hauetan! Zonan aurkako arazo hauek, hobetzeko zerbait izango dira taldearentzat aste hauetan!

Nahiz eta lehia ia erabakita egon, azken laurdenean Tolosarrek gogor borrokatzen jarraitu zuten, laurden hau irabazi eta azkenen 15 puntuko abantaila etxekoentzat, 61-46. Aurkaria hobea izan zen, eta merezitako garaipena beraientzat. Porrot honekin, hiru gea lidergoan berdinduta gauden taldeak. Bigarren itzulia geratzen da, eta helburu oso polita baino aldi berean zaila, talde hau duena aurretik. Gogotsu lanen jarraitzea, aukerak bizirik mantentzeko!

Bestalde, eta nahiz eta hau saskibaloi talde bat izan, asteburuko garrantzitsuena ez zen partidua izan, baizik eta larunbatean ospatutako talde afaria. Giroa ezin hobea izan zen, multzoa egiten duen horietakoa.

Seniorren partidua zela eta, zertxobait berandu hasi zen afaria, eta gure neskak jada goseak erasotuta zeuden, Imanolek ekarritako kroketak hegan egin zuten maiatik, naiz eta Amaia-k, plateren ateratzeko orduan hauek apurtzean insistitu. Entsalada eta oilaskoa barra-barra jan ondoren, postreak iritsi ziren. Jone, Alaitz eta Ainar-k (bi egunen zehar!!!), prestatu zituzten hauek taldearentzat. Oso goxoak! Amets-ek postrea ahoaz bakarrik ez, eskuekin ere dastatu behar zela defendatzen zuen.

Ondo afaldu eta gero, trago bat hartzeko garaia etorri zen, baten bati hankak gelditu behar izan zitzaion, bestela “zumitoak” kargatuegiak aterako bai ziren. Pim, Pam, Pum-en jolastu (nahiz eta Andrea-k jokoari boikot egiten ibili), eta taldeak 21 kontatzeko arazoak zituela ikusi eta gero, tabernara ateratzeko garaia zela erabaki genuen.

Batzuentzat ezezaguna zen tabernatan hasi zen gaua (gazte hauek …), eta gau guztiaren zehar giroa ezin hobea izan zen, nahiz eta gutxika jendea galtzen joan, geratzen zirenak bateratuta mantentzen ziren. Ikusita zein giro ona geneukan, betiko lagunak (Iki), eta lagun berriak (Jokin), taldearekin rato bat igarotzea erabaki zuten. “Bihar entreno” oihuak beldurtuta, Miren eta Ainhoa etxea juteko garaia zela erabaki zuten, ala ere, hurrengo goizean sasoian daudela erakutsi zuten, tope (edo ia) entrenatu z.

Behar den bezala, gaua afariko hondarrek irentsiz bukatu zen, momentu horretan ia ez genuen hain lagunak ematen, eta bakoitzak ahal zuen guztia harrapatzen zuen!

Orokorrean, gau oso positiboa. Emaitzak garrantzitsuak dira, eta oraingoz alde horretatik balantzea positiboa da, baino talde giroa ere bere garrantzia du, eta honetan urteko helburuak soberan betetzen hari dira gure neskak!

Aupa ekipo! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu