Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Pozteko moduko garaipena

Senior neskek larunbatean igoera faseko bigarren garaipena lortu zuten, azken emaitza 49-39 izan zelarik

Badira pare bat aste senior neskek bai entrenamendu eta bai partiduetan lan polita egiten ari zirela baina hau markagailuan ez zen islatzen. Larunbatean, nahiz eta partidua ez izan horren ona, azkenean garaipena etxean geratzea lortu zen.

Irungo taldea 8 jokalarirekin etorri zen partidua jokatzera eta gasolinak iraun zien bitartean arratsalde pasa ez zirela etorri argi utzi zuten. Tolosarrek bien bitartean, saskira begira ez zuten beraien egunik onena izan eta haseratik irundarrak aurrean jarri ziren markagailuan.

Poliki-poliki, neskek aldea murriztea lortu zuten eta 3. laurdena, markagailuan berdinketak zirela joan zen. Azken laurdenean aldiz, gogotsu ekin zioten bi taldeek eta tolosarrei pitaturiko 3 teknikek bazirudien oraingoan ere aurkariak aprobetxatuko zituela garaipena eskuratzeko. Baina ez, azken esfortzu honetan eta azken laurden polit bat eginaz, taldeak amaieran erabakiorra izan zen aldea ireki zuen.

Dinamika politean dago taldea, emaitzagatik baino azken asteetan erakutsitako jarreragatik. Igandean, bigarren doan eta urte osoan partidu bakarra galdu duen Añorgaren aurka jokatuko dute neskek. Ea taldeak hartu duen bide zoriontsuari jarraipena ematen diogun.

1, 2, 3 … XUSTA!!!!

menu
menu