Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hamaikagarren garaipena, laugarrena jarraian

Pas Pielagos 75 - TAKE Tolosa 79

Hiru garaipen jarraian eskuratu ondoren TAKE beti zaila den Pas Pielagosen aurka jokatu beharko zuen Renedon. Kantabriarrak beraien kalitateak dioen baino postu okerragoan aurkitzen dira sailkapenean. Kalitate handiko jokalariak edukita ez zen errexa etxetik kanpo irabaztea.

Tolosarrek partiduari Kaiet Vidaurreren bajarekin ekingo zioten. Julen Aranzabal eta Goar Artetxe azken momenturarte duda izango ziren astean zehar izandako lesioak medio. Deialdia azken asteetan bere merituengatik merezi izan duen Ibail Gil-ek osatu zuen.

Partidua tolosarren alde jarri zen segituan. Kanpotik behin eta berriro asmatuz abantailak pixkanaka handituz joan ziren, Pielagoseko defentsa irikiz. Iñaki Amondarainen lehen laurdenean hiru hiruko saskiratu zituen. Taldeari presiorik gabe ikusten zitzaion, askatasunez jokatzen. Lehen laurdenaren amaieran 11-28koa zen markagailua.

Bigarren laurdenean partiduak bere horretan jarraitu zuen. Tolosarrek behin eta berriro saskirako bidea bilatzen zuten eta etxekoek ez zuten abantaila jatea lortzen. Hala ere dena ez zen positiboak TAKEkoentzat, barruko jokalariak pixkanaka faltaz pilatzen joan ziren. Atsedenaldira 30-49.
Atsedenaldiaren ondoren abantaila 21 puntukoa izatera iritsi zen baino handik aurrera tolosarrak ezinean egon ziren minutu askotan. Orduan etxekoak Francisco Masaren eskutik partiduan sartu ziren, saskiratzeaz gain tolosarren pibotak faltengatik arazoekin izan ziren bere lanari esker. Hala ere TAKE aurretik zen, 4 puntuko abantailarekin hasiko zuen azken laurdena.

Partidu osoan zehar abantaila handiak izan arren, azken laurdena berdintsu joan zen. TAKEkoak beti aurretik izan ziren, taldea sendo zegoenaren seinale. Jon Azaldegiren lapurreta bat saskiratzeko, Goarren jaurtiketa libreak eta Miguelen hiruko bat eta jaurtiketa libre bat erabakiorrak izan ziren garaipena 75-79 Tolosara eramateko.

Hamaikagarren garaipen garrantzitsua Yon Gonzalezek zuzentzen duen taldearentzat etxetik kanpo. Hamaika partidu irabazita azken garaipenak eskuratu behar dituzte azken asteetan estuasunik ez izateko sailkapenean. Hurrengo astean La Gallofa Cantbasket talde indartsuaren aurka jokatu beharko dute Santanderren igandean goizeko 12:15tatik aurrera.

menu
menu