Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen berri bat, TAKE Aralar Kirolak-eko neskentzat

Goierrik K.E.-aren aurka, 46-50 irabazi zuten, lehia oso estu baten ondoren.

Bigarren fasean, sasoi ezin hobean hari dira Junior neskek, eta bolada onarekin jarraitzeko intentzioarekin bidaiatzen zuten igande honetan Urretxura. Lehen fasean, kantxa berdinen jolastutako partidua, etxekoek eraman zuten, beraz argi zuten jokalariek, ohikoa den bezala, beraien onena eman beharko zutela, garaipena Tolosara bidaiatzea nahi ezkero. Partidurako, taldeak ezin izan zuen Laia, Amets eta Onintza-ren laguntzarekin kontatu.

Bigarren fase honetan ohitura bihurtu den bezala, norgehiagokaren hasiera oso ona eduki zuten gure neskek, lehen minutuetan 0-8ko partziala burutu zuten, batez ere defentsan oinarrituta. Baino Goierri-koek, gure nesken antzera, intentsitate altuarekin jolasten duen taldea da, eta laster hasi ziran markagailuan gerturatzen. Lehen laurdenaren amaieran, 11-14 Tolosarrentzat. Bigarren laurdenean ordea, TAKE-koen minutu kaxkarrenak ikusi ziren. Defentsan besoak jaitsi, eta aurkariari saskiratze errazak baimentzen hasi zuen taldeak. Kasu hauetan gertatzen den bezala, defentsa kaxkarren ondorioz, erasoan saskirako bidea aurkitzea kostatzen zitzaioan taldeari, eta normalen ondo egiten duten presio irteera, arazo handiak suposatu zizkion taldeari. Laurdenaren lehen 9 minutuetan partziala 11-0ekoa zen etxekoentzat! Momentu hortan Andreak apurtu zuen partziala saskiratze batekin, eta laurdena bukatzear zegoela, Iratik lortutako 2+1-eko bat, markagailua berriro estutzen zuen. 22-21 etxekoen alde atsedenaldira.

Argi zegoen lehia estu izango zela igande honetakoa, agian beste talde bat urduri jarriko zen situazio honen aurrean, baino talde hau erakutsi du, eroso sentitzen dela partidu berdinduetan, eta intentsitate handiko lehietan. Hirugarren laurdena oso berdindua izan zen, bi taldeak kalitatezko saskiratzeak lortuz. 15-14 Goierri-n alde, eta azken laurdenera etxekoek 2 puntuko abantailaz.

Eta hemen erakutsi zuten Tolosarrek nortasun handiko talde bat direla. Ainhoa Simpler eta Leire Amonarriz-ek 8 puntu jarraian lortzen zituzten bien artean, eta Ainhoa Lakunza-k partziala borobiltzen zuen beste 2+1-eko batekin. Markagailua irauli zuten eta 2 minutu faltan, abantaila 7 puntukoa zen TAKE-koen alde. Goierri-koek pare bat saskiratze gehio lortu zituzten, amaieraraino ondo lehiatuz, baino abantaila ezin hobe gestionatu zuten gure neskak, 46-50, eta bigarren faseko 5. garaipena TAKE-koentzat 6 jardunaldietan.

Beste behin, borrokatzeko gogo aldetik, nesken jarrera txalotzea bakarrik ez da geratzen. Talde bat bezala lortutako garaipen berri bat (12 jokalarietatik, 10ek lortu zuten saskiratzea), eta denboraldi amaieraraino amesten jarraitzeko eskubidea gure neskentzat.

Datorren haste hau, erabakigarria izango da gure juniorren ibilaldian. Ostegunean norgehiagoka BeraBera Kursal-en aurka, ligako talde indartsuenetariko bat, eta sailkapenean berdinduta daudenak. Eta larunbaten beste partidu berri bat kasu honetan, BeraBera Ulia-ren aurka. Bi erronka hauetan gertatzen dena, gertatzen dela, gure neskek burutzen hari diren denboraldia, txalotzekoa!

Aupa neskak! Gogor lanen jarraitzea amaieraraino! 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu