Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Egoerari buelta emateko gaitasunari esker lortutako garaipena

Garaipen bikoitza aurkari berdinaren aurrean

Larunbatean, begietatik makarrak kendu gabe iritsi ginen Donostiara. Euria eta hotza, goizeko 8:30ak eta kantxan zenbait putzu. Asteartean aurrean izandako talde berdinaren aurka jolasteko prest zeuden Tolosarrak.

Beste taldearen jokoa zein zen gogoan zuten gure neskek eta horri aurre egiteko prest kantxaratu ziren. Bi taldeek elkarren berri bazuten seinale izan zen lehen laurden parekatua. Bigarren laurdenean bide berdinean jarraitu zuten eta 20-20ko emaitzarekin iritsi ziren erdi denborara.

TAKE Aralar Kirolakeko neskek abiaduraz partiduko erritmo motela hausteko nahia erakutsi zuten. Defentsa estutu eta eraso azkarragoak bilatzen saiatu ziren, eta baita lortu ere. Markagailuan aldea ateratzea lortu zuten apurka-apurka. Azkenean, partidu polita izan ez bazen ere, garaipen polita lortu zuten Tolosarrek berriz, Summa Aldapeta A taldearen aurka.

menu
menu