Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKEk Cantbasket indartsuaren aurka jokatuko du Santanderren

Partidua igandean 12:15tan Santanderreko Palacio de los Deportes kiroldegian jokatuko da.

Partidu zaila amestutako momentuan. TAKEko jokalariek bolada onean jokatuko dute Cantbasketen aurkako partidua, azken 9 partidutik 7 irabazita baitituzte. Zilarrezko LEB ligarako playoffa bilatzen duten taldeen artean kokatu da taldea, bostgarren postuan hirugarrenarekin berdinduta. Hurrengo bi jardunaldietan berdinduta daudenen artean partiduak izango dira. Momentu aproposa momentu honetan anekdotikoa den sailkapeneko postu horretan egotea edo ez merezi duten jakiteko. Tolosarrek garaipena lortu nahi dute behin behineko permanentzia lortu ahal izateko. Yon Gonzalezek partidurako jokalari guztiak bere esanetara izango ditu.

Benjamin Santosek zuzentzen duen Cantbasket taldea, denboraldi osoan zehar gehien fitxatu duen taldeetako bat izan da. Egongokortasun falta pixkat ere nabaritu izan dute aldatu dituzten jokalari kopuruarengatik. Seck fitxatu zuten ondoren baja emateko eta azken astean Quinton McDuffiek taldea utzi du. Bere baja izan baino lehen Chris Matagrano estatu batuarra fitxatu zuten, NCAAko New Hampshire Wildcats-en ibilitakoa. Europan Dinamarkako eta Eslobakiako ligetan aritu da. Fitxatu dituzten jokalarien artean Pielagosetik etorritako Jesus Cotera eta Miguel Angel Blanco daude. Pablo Sanchez, ligako MVPa ezin dugu ahaztu. Dudarik gabe maila handiko jokalariek Cantbasketek dituenak.

Igandean aurrez aurre bi jokatzeko era, bi filosofia ezberdin. Hirugarrena bostgarrenaren aurka. Tolosarrek beraien joku alaia erakutsi beharko dute Cantbasketeko 5c5en jokoaren aurka.
TAKEkoek asko irabazteko eta gutxi galtzeko dutenaren mentalitatearekin kantxaratuko dira, jakinik aurkariek garaipena behar dutela Megacalzado Ardoi taldeari gerturatzeko.

Oraindik zubirako planik ez duzula? Igandean egun zoragarria pasa dezakezu Santanderren eta bide batez TAKE animatu denboraldiko hamabigarren garaipena eskuratzeko.

menu
menu