Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aste batean porrot bat eta bi garaipen

Aste gogorra izan dute kadete mutilek, 5 egunen buruan 3 partida jokatu behar izan baitituzte

Lehen partida Arrasateren aurkakoa zen. Partida honetarako taldeko bi entrenatzaileak baja ziren arrazoi ezberdinak medio, horrela Iñigo Irurzun prestatu zen taldearen gidaritza hartzeko.

Partidua parekatua joan zen hasiera hasieratik, joaneko partiduan gertatu zen bezala azken une-arte partidua ez zela erabakiko garbi geratu zen. Tolosarrek garbi zuten irabazi beharreko partidua zela eta partidu osoa oso zentratuta jokatu zuten. Merezitako garaipena lortu zuten eta horrekin batera "averagea" ere aldekoa izatea lortu zuten.

Bigarren partida asteartean jokatu zuten, oraingo honetan etxeko bi taldeak ziren aurrez aurre.

Partiduak ez zuen historia askorik izan, argi geratu zen urte bat gehiago izateak abantaila handia ematen duela maila hauetan eta hori izan zen kantxan ikusi zena. Giro bikainean jokatu zen partida eta harmailetan ere jende asko batu zen, saskibaloiak Tolosan duen osasun onaren adierazgarri.

Azkenik ostegunean Easoren aurkako partida jokatzea tokatzen zen. Partida zaila benetan, oraindik partidurik galdu gabe zegoen taldea zen bisitari Usabalen. Hala ere, gure harridurarako 8 jokalarirekin bakarrik azaldu ziren partida jokatzera.

Partidua ondo hasi zuten tolosarrek, baloiak borrokatuz eta aukera onak sortuaz erasoan, garbi utzi nahian kanpotarrei garesti izango zutela garaipena. Nahiz eta lan txukuna egin lehen zatian, ezin izan zuten abantailarik lortu eta atsedenaldian 5 puntuko desabantaila zuten markagailuan. Hortik aurrera nahi eta ezin batean bilakatu zen partida. Azkenean garaipena Donosti aldera joan zen baina taldeak lan ona egin zuenaren sentsazioa geratu zen Tolosan.

Hurrengo partida Apirilaren 18an jokatuko dute Zarautzen aurka.

menu
menu