Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezin garaipenarekin bueltatu Santanderretik

La Gallofa Cantbasket 86 - TAKE Tolosa 67

Garaipen kopuru berdina zuten bi talde nor baino nor Santanderreko Palacio de los Deportes kiroldegi dotorean. Irabazleak hirugarren postuarengatik borrokatzen jarraitzeko goxokia izango zuen esku artean. Bi taldeak bajarik gabe aurkeztu ziren partidura, ikuskizun polita emateko asmoz.

Partidua berdinduta hasi zen. Bi taldeak saskiraketa trukaketa batean sartu ziren. Lehen laurdenaren amaieran tolosarren minuturik onenak izan ziren eta lehen laurdenaren amaieran 14-19 ziren aurretik. Amesten jarraitzeko eguna izan zitekeela zirudien baino usteak bere horretan gelditu ziren.

Bigarren laurdenean TAKE bere abantaila handiena lortu zuen, 16-24 baino handik aurrera talde bakarra izan zen, Cantbasket. Miguel Angel Blancoren bi hirukoek jarraian partidua berdindu zuten eta defentsan akatsak bata bestearen atzetik eginez etxekoek 40-34 abantaila lortu zuten atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ondoren momentu batez partiduan sartu ziren urdiñak 47-46 jarrita baino orduan taulapeko joku guztia dominatu zuen Matagrano amerikarrak min handia egin zien tolosarrei. Laurdena 59-51 bukatu zen.

Zortzi puntuko desabantaila zegoen markagailuan momentu horretan. Karimek hiruko bat sartu eta 59-54koa jarri zuen. Orduan Pablo Sanchezek ardurak hartu zituen eta bere taldea garaipenera eraman zuen. Tolosarrak aldiz, ez ziren batere fin ibili eta ez zuten lortu aurreko asteko defentsako lana errepikatzea. Amaieran garaipen argia 86-67 Cantbasketekoentzat.

Hurrengo astean taldea Usabalera bueltatuko da Estelaren aurka jokatzeko. Partidu ikusgarria Usabalen ikusi ahalko dena ligako talde boteretsuenetako baten aurka. Gerturatu eta animatu gure EBAko taldea!

1,2,3… TAKE!!!

menu
menu