Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezin bigarrenaren aurrean TAKE Aralar Kirolak-ek

Gasolinak iraun zuen arte borrokatu zuten senior neskek

Igandean, senior neskek, denboraldi osoan partidu bakarra galdu zuen Añorga zuten aurrean. Azkenaldian gertatzen ari den bezela, badirudi honek taldeari motibazio extra bat suposatzen diola eta haseratik taldeak inongo lotsarik gabe ekin zion partiduari.

Atzean defensa gogor bat eginaz eta erasoan jaurtiketa aukera onak bilatuaz, atsedenaldira aurretik zela iritsi zen taldea. Bazirudien, donostiarren press defentsak ez zuela aurreko partiduetan izan zuen eragin berdina izango oraingoan. Taldeak, etengabe lortzen zuen “tranpan” ez erortzea, honek erasoan aukera politak sortuaz.

Itxura polita ematen ari zen taldea, aurkari gogor bat estuasunetan jarriz eta erritmo biziz bai aurrean eta bai atzean… baina gasolina faltak, igande goiza zela edo nesken buruek “honaino iritsi gara” esan zuten eta hemen amaitu zer partidua. Pena bat.

3. laurdenean donostiarrek intentsitatea igo zuten eta eten gabe baloiak lapurtu eta saskiratze errexak lortuaz, markagailuari buelta eman eta 20 puntuko aldea ireki zuten markagailuan. Azken emaitza 53-26 izan zen.

Denboraldiaren zati honetara iritsita, berdin du zein den larunbateko aurkaria, “Aurkari nagusia” taldea bera bait da. Sarri aipatu dugu taldeari aurrera pauso bat ematea falta zaiola, sinistea gorakoekin konpetitzeko gai dela… baina hilabeteak pasa ahala, geroz eta argiago dago, arazoa ez dela hau. Bakoitzak ikusi nahi ez ditugun beste faktore batzuk eragin handiagoa dute taldearen joanean eta honek taldearen oreka apurtzen du. Noski, garaia iristean dena baloratu beharko da eta erabakiak hartu.

1, 2, 3… XUSTA!!!!

menu
menu