Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bide onetik jarraitzen dute kadete neskek

Talde lan onaren emaitzak jasotzen ari dira.

Argazkiko irribarre horiek, talde indartsua osatu dute aurten. Horren erakusle izan zen Tolosan larunbatean jokatutako partidua. Ezaguna zen aurrean zuten taldea, baina, larunbatean lanak zaildu zizkien taldea izan zen Erroibide Bera-Bera taldea.

Lehia handia izan zen partidu osoan zehar. Lehen bi laurdenetan 22-20ko emaitza lortu zuten. Hala ere, beraien defentsa onena kantxaratuz, markagailuko aldeari eutsi ahal izan zioten. Azkenean 46-43ko emaitzarekin amaitu zen partidua. Kostata izan bazen ere, ondo merezitako garaipena lortu zuten gure neskek.

Bi jardunaldi besterik ez dira geratzen denboraldia amaitzeko. Entrenamenduei orain arte bezala zukua ateratzen jarraitu neskak!! Argazkiko irribarre eta giro onari eutsi, eta partidurik galdu ez duen gure rubiari eskaini orain arteko eta etorriko diren garaipen eta pauso bakoitza!

Urte osoan baja handia izan bada ere, berri onak iritsi dira, dirudienez, Leireren belarrietara. Aupa zu, eta taldeko kide guztiak!

Segi lanean!! 1,2,3…TAKE!

menu
menu