Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Iurre Tabernak ezin Easo liderrari aurre egin

Lehen zati bikaina egin arren, 3. laurdenean partidua azkarregi galdu zuten (82-49)

EASO Haranalde talde indartsuaren aurka jolastu zuen larunbatean TAKE Iurre Tabernak. Donostiarrak multzoko lidergoan amaitu dute eta oso zaila da euren kontra jolastea, asko nabaritzen baita fisiko duten nagusitasuna, gure taldearekin alderatuz. Hala ere, Tolosarrak partidu txukuna egin eta borrokatzeko asmoz agertu ziren partidura.

Partidua kontzentrazio faltarekin hasi zuten TAKEkoek, defentsan kontraerasok ez ziren behar bezala geratzen eta ez genituen laguntza onak eman, etxekoek hainbat saskiratze erraz lortuz. Pixkanaka partidan sartzen joan zen taldea, ordea, eta oraindik hobetu behar zen arren, EASOk ez zuen alde egin markagailuan.

Bigarren laurdenean egin zuen hobekuntza nabarmena Iurrek. Defentsa serio eta antolatuaz barneraketak oztopatu eta jaurtiketak egitera behartu zuten EASO, hauek portzentaje txarrak lortuz urrutitik. Horrek erasoko aukera hobeak edukitzea ahalbidetu zien Tolosarrei, bigarren laurdena 12-15 irabazi eta atsedenaldira 5 behera bakarrik joan zirelarik.

Jakina zen etxekoak gehiago presionatu eta baloiak lapurtzen saiatuko zirela, beraz, buruarekin eta gauza errazak eginez jolastu behar zen. Tamalez, eta gehiagotan pasa den bezala, kontzentrazio guztia galdu eta beherakada handia jasan zuen taldeak. Ordurarte ongi egin zen presio irteera ordenarik gabe eta presaka egin zen eta pase errazak oparitu zitzaizkien Donostiarrei. 3 minututan 17 puntu jaso eta partida hortxe amaitu zen. Hala era, esan beharra dago partidua galduta eduki arren taldea berriz bere onera itzuli eta azken minuturaino borrokatu zutela. Amaieran 82-49 izan zen emaitza.

Oso partidu zaila zen eta taldeak minutu askotan aurpegia eman eta garaipena lortzeagatik borrokatu zuen. Bestalde, argi ikusi zen lana egiten dela entrenamenduetan eta asko hobetu dutela mutilek. Kontzeptu asko ikasteko denboraldia izaten ari da hau, eta kontzeptu horiek barneratzeaz gain, praktikan ondo jartzen dakitela ere erakutsi dute, behar den kontzentrazioa dagoenean.

Datorren asteburuan bi partida jolastuko dituzte denboraldi ofizialari amaiera emateko. Ea bi garaipenekin amaitzea lortzen dugun!

1,2,3…TAKE!

menu
menu