Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zailtasunak txiki uzteko garaipena

Hurrengo urtean taldea Errendimenduko A1 ligan lehiatzeko aukera eman dion garaipena erdietsi zuten Zarautzen larunbatean.

Partida zaila zuten larunbatean tolosarrek, etxean jokatutako partidan luzapenean gailendu ziren, hori horrela etxetik kanpo oraindik eta zailago izango zuten garaipena erdiestea.

Partidua ez zen oso ongi hasi tolosarrentzat, zarauztarrak partiduan hobeto sartu ziren eta saskiratze errazak lortu zituzten, lehen abantailak lortuaz markagailuan. Gauzak horrela argi geratu zen defentsan estutu beharra izango zutela garaipena eskuratu nahi bazuten. Bigarren laurden txukun baten ostean markagailuan aurretik iristea lortu zuten atsedenaldira 30-31.

Hirugarren laurdenean txukun hasi ziren mutilak, atzean lan ona eginez eta aurrean erabaki zuzenak hartuz. Hala ere, ez zen dena txukuna izan laurden honetan, erabaki eztabaidagarri baten ostean tolosarren entrenatzailea kanporatua izan zen.

Mikel Lakunzak hartu zuen entrenatzailearen lekukoa eta nola hartu ere, taldea batu denen indarrak elkartu eta taldea serio demonio lanean jarri zuen ( hurrengo urterako badugu entrenatzaile berria).

Jokalari guztiek eman zuten aurrera pauso bat, denak animatu ziren elkarri, denak lagundu ziren elkarri,….. talde izatea zer den ederki erakutsi zioten kiroldegian zegoen pertsona orori.

Partida erabakitzeko bi luzapen behar izan zituen partiduak baina ez zituzten besoak jaitsi eta lanean jarraitu zuten. Lan horren emaitza izan zen azkenean lortutako garaipena 70-73. Zorionak mutilak!!!

menu
menu