Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Jarrera ona eta aurrerapausoak islatu dituen denboraldiari amaiera bikaina emanez, garaipena

ZAST 32 - TAKE Aralar Kirolak 41

Igande goizean Zarautzen jokatu zuten ZAST Zarautzen aurka denboraldiko azken partidua TAKE Aralar Kirolakeko neskek. Bueltako partidua izanik, ezaguna zen aurrean zuten taldea, hala ere, uste baino zailagoa egin zitzaien hauei aurre hartzea.

Baten bat aurpegitik makarrak kentzeko bazegoen ere, taldea gogotsu zegoen. Hasiera hasieratik aurretik joan ziren Tolosarrak eta atsedenaldira 10 puntuko aldea zutela iritsi ziren. Hirugarren laurdenean erabaki zuten partidua 18-37ko emaitza lortuz; eta, azkenean, 32-41 bukatu zen.

Lan bikaina egin dute bai partiduetan, baita entrenamendu bakoitzean ere. Ikasteko gogoa duen taldea da, saskibaloia bizi eta gozatzen duena. Taldean giro ezin hobea lortu dute eta jarrera berdina mantentzeko asmoa daukate.

TAKEk badu nesketan ere harrobi bikaina eta horren erakusgarri da argazkian ikusten duzuen taldea.
Bikain neskak! Aupa zuek!!

Jarraitu lanean eta ez galdu gogo, ilusio, irribarre eta borrokarako gogoa!

1,2,3…TAKE!!

menu
menu