Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen oso garrantzitsua, TAKE Aralar Kirolak lortutakoa.

TAKEko junior neskek garaipen berri bat lortu dute larunbat honetan, Hondarribiaren aurka 45-46 markagailuaz.

Liga amaitzeko 2 jardunaldi soilik geratzen zirela, Final Four-aren ametsa bizirik jarraitzen zuen junior neskentzat. Hau ez aldatzeko, ezinbestekoa zen Hondarribian garaipen berri bat lortzea. Ez zela erraza izango argi zegoen, aurkariak lehenengo itzulian zailtasunean jarri zituen Tolosarrak, eta talde honi asko kostatu oi zaio Hondarribia bezelako ekipoen aurka jolastea. Zona barruan oso sartuta defenditzen dutenak 40 minutu osoak.

Partiduak eskatzen zuen kontzentrazioarekin kantxaratu ziren gure neskek. Hasieratik gogor defendituz, eta zonan aurkako sistemak ondo burutuz. Lehen laurdenaren amaieran 5-10 TAKE-koen alde. Bigarren laurdenean ordea, etxekoek zona hobeto ajustatzen zuten, eta Tolosarrek geroz eta arazo gehiago zituzten hau erasotzeko. Markagailuan zegoen aldea galdu, eta atsedenaldira 16na berdinduta aiatu ziren bi taldeak.

Tamalez, hirugarren laurdena bigarrenaren bidea jarraitu zuen, eta etxekoek geroz eta erosoago zeuden kantxan, Tolosarrek ordea aurkakoa. Gutxika Hondarribiko neskak markagailuan aldea irekitzen hasi ziren, baino laurdena bukatzeko Miren-ek sartutako hirukoa (3 lortu zituen partiduan), eta Leirek sartutako saskiratzea, aldea murrizten zuen. Laurden bukaeran 30-26 etxekoen alde.

Azken laurdena hastear zegoen, eta sentsazioak ez iren onenak. Partiduaren erritmoa aldatu behar zuten gure juniorrak, eta lortu zuten, baino ezustean, Hondarribikoek erasoan asmatzen hasi ziren, eta markagailuan ihes egiten hasi ziren. 4 minutu faltan, aldea 8 puntukoa zen, orduan Ametsek, taldeko kapitaina, erantzukizuna hartu zuen erasoan, eta 3 saskiratze jarraian lortu ostean, markagailua berriro estutzen zuen. Hondarribikoek ez ziren etsi, eta hiruko berri bat lortzen zuten 2 minutu faltan. Situazioa limitea zen, baino TAKE-koek lehiatzeko izaera izugarria erakutsiz, 2-7ko partziala lortu zuten azken bi minutu hauetan, markagailuari buelta emanez, eta garaipena Tolosara ekarriz. Ikustekoa benetan azken minutu hauetan erakutsitako jarrera, bai kantxan zeuden jokalariak, bai aulkitik animatzen zutenak.

Garaipen honekin, TAKE Aralar Kirolak-eko junior neskek, egoera oso polit batean aurpegiratzen dute ligako azken jardunaldia. Azken partidu hau irabazi ezkero, Gipuzkoako lauko finalerako lekua eskuratuko dute. Gauzak interesgarriago jartzeko, Tolosa-ra etortzen den taldea larunbat honetan, ligako liderra den Ordizi da. Egundoko leia biziko dena beraz Usabal-en. Bigarrena lehenengoaren aurka, azken jardunaldia, eta Lauko Finalerako txartela jokoan.

Ez da bate erraza izango, baino neska hauek urte osoa damakite erronka desberdinak gainditzen. Beste batekin ahalko dute? Ziur gaude baietz! Dena den, hau da momentua taldea zoriontzeko. Larunbatean gertatzen dena, gertatzen dela, gure juniorrak burutu duten denboraldia bikaina bai da. Zorionak neskak!!!

Beraz, larunbaten Usabal-en, goizeko 09:00-tan, aukera ezin hobea saskibaloi lehia handia ikusteko, eta talde honi, merezi duen animok emateko.


Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu