Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Berdinketaren osteko garaipena

Legazpiarren aurka nagusitu egin zen Take Gorriti

Ohiko orduan, goizeko bederatzietan eman zitzaion hasera norgehiagokari. Lehenengo minutuetatik, txukun hasi ziren lanean gure neskak, baina baita aurkaria ere. Denbora luzez, abantaila txiki bat aurretik zutela joan ziren, baina ez zen aski.

Partida erabakita uzteko behar adina arreta eta kontzentrazio ez zuten jartzen kantxan eta horrela partida amaitzeko 10 seg falta zirenean, bi baloi lapurtu zizkien tolosarrei eta aurkariek partida berdintzea lortu zuten.
Tristurak eta penak alde batera utzi eta benetan borrokatzen hasteko ordua iritsi zen. Hortzak estutu eta eraso sendo baten ondoren 55-51 ko emaitzarekin etxean geratu zen garaipena.

Benetan zorionak neskak, lan gogorra egin ondoren, emaitzak jasotzen ari gara!!! Jarraitu ilusio eta talde lan berarekin!!!

1,2,3...TAKE!!!!!!!!!!! (irrintzia)

menu
menu