Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Egun txarra TAKE Tolosarentzat

Universidad de Valladolid 68 - TAKE Tolosa 45

Denak egokia eta ezin hobea zirudien Universidad Valladoliden aurkako partidua hasi baino lehen. Taldea Ardoiri irabaztetik zetorren, taldeak bere osotasunean bidaiatu zuen eta zaletu ugarik Valladolidera bidaiatu zuten taldearekin egoteko. Baino ezin hobea zirudiena ez zen horrela izan. Taldea ez zen batere fin ibili 40 minutuetan zehar.

Lehen hamar minutuetan partidua berdinduta joan zen. Defentsak erasoen gainetik zeuden eta bi taldeek saskiratzeko zailtasun ugari zituzten. Lehen partziala 11-9 amaitu zen. Bigarren laurdenean tolosarrek erasoan arazoekin jarraitzen zuten eta atsedenaldira zazpi puntu azpitik joatea lortu zuten, 29-22.

Atsedenaldiaren ondoren Universidad de Valladolid nagusi izan zen jokoan, markagailuan amaierako 68-45 utziz. Seguraski EBAko debutean denboraldiko partidu kaxkarrenetarikoa izan zen larunbatean Valladoliden jokatutakoa. Pena bat izan zen taldeak, asteburua ederki pasa duten zaletuei ez eskeintzea. Emaitza txarra lortu arren, taldekideen artean harremanak sendotu eta hurrengo partiduari begira taldea egiteko asteburu ona izan da. Hurrengo partidua larunbatean 19:00tan izango da Usabalen

menu
menu