Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urtea amaitzeko bi partidu bi egunetan

Urtea amaitzeko joaneko eta itzulerako ligaxka jokatu zuten kadete mutilek, lehen partidua etxean tokatu zitzaien eta bigarrena kanpoan.

Baja asko izan zituen taldeak bi partidu hauei aurre egiteko, lesioak medio 8 jokalari bakarrik ziren jokatzeko moduan. Lehen partiduan ez ziren gauzak nahi bezala atera, ohitu gabeko ordutegi batean jokatzeak edo aurreko astean helburua bete izanak sortutako erlaxazioak ez zieten lagundu mutilei. Partida lo hasi zuten, ez ziren inongo momentutan partida borrokatzeko gogoarekin ikusi. Aurkariak erraz eraman zuen garaipena Usabaletik.

Hurrengo egunean aurkari berdina baina jokaleku ezberdina izan genituen, kasu honetan Donostian jokatzea tokatu zitzaigun. Aurreko eguneko dinamikarekin hasi zen partida, tolosarren aldetik gogo gutxi eta añorgarren aldetik partidua irabazteko grinarekin. Atsedenaldian gauzak pixka bat zuzendu ziren eta hortik aurrera jarrera aldaketa bat nabaritu zen 4 minutuan 0-13ko partzial bat egin eta partidari buelta ematea lortu zuten. Azkenean garaipena lortzeko gai izan ziren mutilak.

menu
menu