Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Larunbat honetan Junior Neskak lauko finalean!

Donostiko Manteo polikiroldegian arratsaldeko 18:00tan, Ostadar SKT-n aurka jolastuko dute TAKE Aralar Kirolak-ekoek finalerdia.

Denboraldi bikain bat burutu ondoren, TAKEko junior neskak, merezitako saria jasoko dute larunbat honetan; Gipuzkoako lauko finala jolasteko aukera! Arrakasta handia lan gogorra egin duen talde batentzat.

Aurrean, Lasarteko OSTADAR SKT talde indartsua, denboraldi osoan soilik partidu bat galdu dutenak. Nahiz eta denboraldiko helburua soberan lortuta eduki, taldea garaipenaren bila aterako da dudarik gabe, ez da batere erraza izango, baino gauza bat ziurra bada neska hauekin, daukaten guztia emango dutela da.

Zaleen laguntza beharrezkoa izango da erronka honi aurre egiteko. Animatu larunbat honetan saskibaloi arratsalde polit bat pasatzera Donostin, Gros-eko Manteo polikiroldegian. Arratsaldeko 16:00tan lehen finalerdia, eta 18:00 gure nesken txanda.

Aupa neskak! Disfrutatu eguna eta beldurrik gabe… Ostadar-i egurra!

1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu