Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gaizka Maiza Euskadiko U19 selekzioarekin

3. postuan amaitu du txapelketa Republica Dominicanari irabazi ondoren

TAKEko harrobia osasuntsu dago eta gero eta jokalari gehiago dira Euskadiko selekzioetan maiz aritzen direnak. Orain arte Lander Lasa, Beñat Azaldegi, Jon Azaldegi, Julen Aranzabal eta Julen Zabala izan dira Euskadirekin aritu diren TAKEtarrak. Horiei orain Gaizka Maizaren izena gehitu behar zaie.

Getxon Argentina, Espainia eta Republica Dominicanaren arteko txapelketa jokatu da. Euskadikoak finalerdian Argentinaren aurka izan ziren. Partidu osoa zehar konpetitu ondoren Argentinarren hiruko jaurtiketak balantza hegoamerikarren aldera eraman zuen. Gaizka ondo egon zen partidu osoa zehar taldeko saskiratzaile hoberenetarikoa izanez.

3. eta 4. postua erabakiko zuen partidua oso berdindua izan zen Republika Dominikanaren aurka. Partidua berdinduta zegoela 2 segunduren faltan, Gaizkak falta jaso zuen saskirako bidea hartu zuenean. Lehena sartu eta bigarrena hutsegitera joanda partidua amaitu egin zen. Lan bikaina EBA taldeko antolatzaileak eginikoa. Azkenean 52-51 euskaldunentzat eta hirugarren postua etxean geratu da. Txapelketa edera Iurgi Caminosen mutilek jokatutakoa.

Txapelketako txapelduna Espainia izan zen finalean Argentinari irabazi ostean

menu
menu