Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Udako patxara bateratua

Ezin garaipenik erdietsi neska kadeteek

Ligako lehen norgehiagoka, uda osteko lehen partida, arrazoi desberdin ugari usabalen larunbat goizean elkartzeko. Cafes Aitona talde donostiarraren aurka lehiatu ziren Take Uzturreko gure neskak.

Kantxara gogotsu eta ilusio almazenak gainezka zituztela atera ziren gure neskak. Donostiarren erritmoari ongi eutsi zien hasera batean, horrela lehen bi laurdenak nahiko parean bukatzea lortu zuten.

Atsedenalitik bueltan defentsa gogor hasi bazen ere, berehala jetsi zituzten besoak eta hutsune gehiegi nabarmendu ziren kantxan. Aukera horretaz baliatu ziren donostiarrak, ongi baliatu ere, 29-55eko markagailuarekin itxi baitzuten partida.

Lehen partiduko urduritasunak, udako atsedenaren itzala eta taldeak elkar ezagutzeko beharrezkoa duen denbora nahikoa arrazoi izan ziren garaipena etxean ez geratzeko.

Datorren astean, zubia izan arren, igandean norgehiagoka izango dute gure neskek talde lasartearraren aurka.

Oso txukun ari dira entrenatzen eta argi dute jarraitu behar den bidea hori dela!!

Aupa neskak!!!!!!

1,2,3 TAKEE!!!

menu
menu