Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Usabal taldea ezinean

Aurkarien erritmo bizira ohitzeko arazoak izan zituzten gure mutilek

Gogotsu atera zien jolastera Take usabaleko junior mutilak, goizeko 12tan zeukaten norgehiagoa usabal kiroldegian eta aurredenboraldiko lana erakutsi nahi izan zuten.
Haurrean Easo 99 aketegi zeukaten. Donostiko mutilak oso konzentratuta etorri ziren partidua ateratzeko asmoz
Hasieratik jarri ziren aurretik markagailuan aurkariak eta gure mutilek ahalegin haundia egin zuten arren, hasieratik Easokoen presioa traba haundia izan zen. Gure mutilek ezin izan zuten presio Hori saihestu.
Ematen zuen presio hori ezingo zutela gainditu baino lanarekin pixkanaka hasi ziren aurre egiten. Ordurako baina, abantaila handia zeukaten kontra Tolosakoek eta ezin izan zuten ezer egin.
Tolosako mutilen atakeak kaxkarrak ziren eta horrek ez zuen laguntzen, agresibitate falta nabarmena zeukaten gure mutilek eta hori garesti ordaindu zuten. Azkeneko emaitza: Take usabal 15- Easo 99 aketegi 66.
Aste honetako partidua Andoainen daukate goizeko 12:15 tan, Andoain Ganbara taldearen kontra eta jada entrenamendu bat egin dute aste honetan. Lehenengo eguneko gogo berberekin hasi dira partidua preparatzen, jakin baitakite lana dela bidea eta hori erakutsi nahi dute.

1,2,3...TAKE

menu
menu