Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ostadar SKT-B 52- TAKE Uzturre 32

Partidari pixkanaka neurria hartu zioten arren, amaierako markagailuan Lasartearrak nagusi

Gogotsu bidaiatu zuten oraingoan ere Take Uzturreko neskek Lasartera igandean goizean goiz. Aurkaria ligan azken postuan egon arren, ondo zekiten ez zela partidu erraza izango, zubia izanik partidura baja askorekin aurkeztekoak baitziren.

Ohikoa ez den bezala, zelai handian hasi zuten partida. Lehen saskiratzea tolosarrena izan zen, baina aurkariak segituan esnatu ziren; zortzi puntuko aldea lortuz. Zatiaren bukaerara 12-4eko emaitzarekin iritsi ziren. Aurkariak jaurtiketan asmatzen ez zuela ikusita, zonan defenditzea erabaki zuen TAKEk. Eta halaxe defendatu zuten bigarren zatian. Atsedenaldira 28-16 emaitzarekin heldu ziren.

Partidari buelta eman ziezaiekeela ikusi zutenean, Tolosarrak izan ziren esnatu zirenak, eta aurkariarengandik 4 puntura jartzea lortu zuten, sarreren bidez puntuak eskuratuz eta aurkarien faltak lortuz. Laugarren zatia ere aski hobeto joan zen; ikasitakoak erakutsi zituzten. Baina aurkariak erritmo onean jarraitu zuen eta, azken zatian bereziki, saskiratzeekin asmatu ere bai. Ondorioz, Tolosako neskak ez ziren partidari buelta emateko gai izan. Amaierako emaitza 52-32koa izan zen.

Partidako emaitza ona ez izan arren, oso ondo entrenatzen duen taldea da Take Uzturre, gogo eta ilusio askorekin. Hurrengo larunbatean 9:30tan izango da norgehiagoka Ordiziko taldearen aurka, lehen garaipena lortzeko aukera aparta!

AUPA TAKE!!!!!!!!!!!!!

menu
menu