Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE TOLOSA 57 - TABIRAKO 62

Aurkaria ez dezunen baloratzen datoz horrelako lekzioak: bizitzaren lekzioak.

Garaipen haundi bat lortu eta gero, beti izaten da arriskutsua hurrengo partidua. Eta zure aurkaria zure maila parekoa baldin bada, orduan eta arrisku gehiago. Eta hori pasa zen zoritxarrez Usabalen larunbatean. Take-ko mutilek ez zuten baloratu behar den bezela aurkaria, eta ondorioak larriak izaten dira: taldeak ez zuen inongo momentuan disfrutatu kantxa gainean, erabaki oker gehiegi eta denok haserre etxera!!!

Tabirako izan zen merezimendu osoz partiduko garailea: intentsitatea erakutsi zuten, irabazteko gosea eta elkarlana. Partidu osoa 5-10 puntuko abantailekin kudeatu zuten ederki asko.
Take-ko mutilek aldiz, nahiko deskonzentratuta partidu osoan, bakarkako erabakiak hartzen,..., eta horrela ezinezkoa da partidu bat aurrera ateratzea.
Taldeak beste balore batzuk erakutsi ditu orainarte, eta ziur gaude bide horretatik jarraituko duela: denboraldia luzea da eta lanean jarraituko dute tinko gure mutilek!!!!

1,2,3 TAKE!!!

menu
menu