Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kontzentrazioa falta denean ezin.

TAKE Usabal taldeak ezin Andonainetik garaipena etxera ekarri

Aurreko asteburuan junior mutilek denboraldiko etxetik kanpoko lehen partidua eduki zuten Andoainen.

Tolosarrek bazekiten partidua aurrera ateratzeko 40 minutuan zehar dena eman beharko zutela, eta hala atera ziren 12 jokalariak. Defentsan estutuz eta erasoan baloia mugituz saskiraketa errazak lortuz. Horrela deskantsora 19-16 markagailuarekin joan ziren.

Baina bigarren zatian entrenatzaile bat joan egin zelako edo kontzentrazio falta gatik edo, defentsan eskuak jaitsi zituzten eta erasoan ez zitzaizkien gauzak ateratzen eta horri Andoaindarrek kanpoko jaurtiketetan eduki zuten portzentajea gehituz , azken emaitza 45-27koa izan zen.

Nahiz eta bigarren zati kaskarra egin, lehen zatian ikusi zen kontzentraturik gaudenean partiduak burrukatzeko gai garela.

Larunbat honetan Petritegi Mundarroren aurka etxean.

1,2,3…. TAKE

menu
menu