Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

3. laurdena salbu, beldurtuta

Gogoz saiatu ziren arren ezin izan zuen irabazi TAKE Iurre taberna taldeak

Larunbat goizean TAKE Iurre tabernak Easo taldea jaso zuen Tolosako kiroldegian. Beroketan, gure kadeteek nerbioak zituztela nabaria zen eta beldurra zutela ere nabaria zen.
Lehen laurdena desastre hutsa izan zen, baloia zelaian jarri ezinik eta zelai erdia pasa ezinik izugarrizko partziala jaso zuten. Hori gutxi ez bazen defentsan nahi zutena egiten zuten Easo taldeko mutilek eta saskiratzeak lortzen jarraitu zuten.
Bigarren laurdenenan erreakzio txiki bat izan zuten tolosarrek baina bi minutuko erreakzioa besterik ez zuten izan eta berriro hasierako arazo berdinekin jarraitu zuten. Atsedenaldian 20 puntuko aldea zegoen markagailuan.
Hirugarren laurdena izan zen partidu guztiko laurdenik onena eta tolosarren aurpegian ere nabaria zen poztasun pixka bat batez ere beldurra gorputzetik kendu zutelako. Erreboteak hartu eta baloia mugituz aritu ziren eta saskiratze polittak lortu zituzten.
Baina, azken laurdenean barruko jokalarien falta kopuruak eta nekeak ez zuen lagundu eta Easo taldeak berriro ere aurrerapauso batez gainetik pasa zituen tolosarrak.

Lan asko dago egiteko eta batez ere konfidantza eduki behar dute beren buruengan horrela saskibaloi partida polittak jokatu, hobetu eta gozatu egingo bait dute.
1,2,3 takeee!!!

menu
menu