Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Laugarrenean ere ezin

TAKE Orbela tabernak denboraldiko lehen garaipena lortu ezinik dirau lau jardunaldiren ondoren

Aste bateko atsedenaldiaren ostean BKL taldearen aurka jokatzen zuten TAKE orbelako mutilak,oraingoan ere ezin garaipena ekarri etxera.

Partidua zaila zen baina jokatu aurretik besoak jaitsi zituen taldeak. Lehen minututik ikusi zen saskira begira taldeak ez zuela egunik hoberena izango, baina atzean lan egiteko gogo askorik ere ez zuen erakusten.

Atsedenaldira oraindik partiduan iritsi ziren, 5 puntuko desabantaila bakarrik zuten eta azken minutuetan ikusitakoaren arabera partidua borrokatzeko aukerak izango zituela ematen zuen. Hirugarren laurdenean ordea aukera horiek denak pikutara joan ziren, aurkariak asmatu egin zuen saskira begira eta tolosarrak aldiz kamuts ibili ziren alor horretan. Azken emaitza 63-46 izan zen.

Hurrengo astean berriz etxetik kanpo jokatzea tokatzen zaie Bergaran hain zuzen ere, ea zortea duten eta lehen garaipena ekartzen duten etxera.

menu
menu