Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidu kaxkarra eta lehen porrota TAKE Aralar Kirolak-entzat.

TAKE-ko junior neskek, partidu estu baten ondoren 45-40 galdu zuten Hondarribia taldearen aurka.

Ohikoa ez den ordutegian, igande arratsaldean, TAKEko junior neskei, Hondarribira bidaiatzea egokitu zitzaien. Taldeak Elixabet Lopetegiren baja eduki zuen partidu honetarako. Nahiz eta gazte (eta ez hain gazte) askorentzat, igandea 16:00-tan siesta garaia izan, gogotsu agertu ziren gure juniorrak deialdira. Lehen norgehiagokak sentsazio positiboak utzi zituen, eta astean zehar taldearen giroa ezin hobea da.

Aurrean, aurreko denboraldian zailtasun handietan jarri gintuzten Carnicas San Marcial Hondarribiko taldea genuen. Nahiz eta espero genuen zonakako defentsa ez aurkitu, beraien jokoak ideia berdina izaten jarraitzen du, defentsan oso itxiak, norgehiagoka erritmo oso motel batean jolastu nahi duen talde bat, eta erasoan presarik gabe baino oso ordenatuta jokatzen duen taldea da.

Gure neskek bazekiten partidua aurrera atera nahi ezkero, hau gure erritmora eraman behar zutela, eta lehen bi laurdenetan ondo bete zuten lan hau. Atsedenaldira 3 puntuko abantailarekin iritsi ziren TAKEko neskak. Nahiz eta 5x5-eko erasoan arazo nabarmenak izan, jokoaren beste ataletan lan ederra egiten zuten gure neskek.

Atsedenaldia eta gero, ordea, gauzak aldatu ziren. Eraso estatikoaren zailtasunei, arazo gehiago gehitu zitzaizkien. Taldeari korri egitea kosta egiten zitzaion eta defentsan talde honek beti beharrezko izango duen intentsitatea galdu zuten. Azken bi laurdenetan 16 eta 15 puntu jasota, zaila da partidua aurrera ateratzea. Gauzak horrela, azken 5 minutuetara 8 puntuko desabantailarekin sartu ziren TAKEko junior neskak (35-27). Baina momentu honetan, beste behin, taldeak borrokatzeko grina baduela erakutsi zuten, defentsan gauzak ondo eginez, eta erasoan azkar jolastuz markagailua berriro estutzea lortu zuen taldeak. Aipatzekoak Ainhoak lortutako 9 puntu jarraian azken 3 minutuetan.

30 segundo besterik ez 40 minutuak bukatzeko, 42-40 markagailuan eta baloia Tolosarrentzat. Bi aukera eduki zituzten azken segundo hauetan norgehiagoka berdintzeko, baina taldeak ez zuen lortu jaurtiketa argirik ateratzea. Batzuetan gertatzen da, jokalariak ez direla fin ibiltzen, baino igande honetan entrenatzaileak izan ziren egun kaxkarra eduki

zutenak, aulkitik iristen diren oharrak argiak ez direnean zaila izaten da jokalarientzat behar bezala jolastea. Gure neskak ahal zutena egin zuten, eta erakutsi zituzten gogoak txalotzekoak benetan. Logikoa den bezala, oraindik hobetzeko gauza ugari, baino denboraldia hasi besterik ez da egin, eta hau bide luzeko lasterketa bat da!

Entrenatzaileentzat ikasbide polita, 100%-ean aurkezten ez zarenean, zaila izaten da gauzak behar bezala ateratzea. Jokalariak bezala, lanean gogor segitzea, ikasten jarraitzeko!

Datorren asteburuan, berriro kanpoan jolastuko dute gure juniorrek, larunbatean 16:00-tan Beasaingo BKL A-ren aurka.

menu
menu