Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take Uzturre gailurrera

Talde ordiziarraren aurka hortzak estutu zituzten

Larunbatean usabalgo polikiroldegian jokatu zen Take Uzturre eta ordiziarren arteko norgehiagoka.

Taldeak ilusioaz ekin zion partidari eta hasteko modu bikaina da hori. Lehen laurdenean estu estu joan zen markagailua eta taldekideen kopeteko izerdi tantetan ederki nabaritu zen hori.

2.laurdenean nekearen ondorioz, ordiziarrek dexenteko abantaila lortu zuten baina gure neskak borrokatzeko prest zeudenez, markagailua berdinduta joan ziren atsedenaldira.

Aldageletatik itzulitakoan, lanean jarraitzeko garaia heldu zen. Ordurarteko xenda bera jarraitu beharra zegoen, lana, lana eta lana! Taldeak momentu erabakiorretan aurrera egiteko gaitasuna azaldu zuen eta horri eskerrak erdietsi zuten lehen garaipena.

Taldeak badaki erronka berri bati aurre egiten ari dela. Beste egitura bat hartu du ekipoak eta jokalariak hori bereganatzen ari dira. Badute zer ikasia baina argi utzi dute erronkei aurre egiteko aski gaitasun badutela.

Aupa neskak!! Jarraitu bide horretan eta ez galdu lanerako gogo eta ilusio hori!

1,2,3....TAKE!!!

menu
menu