Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Derbi interesgarria

TAKE Oria elektrizitatea 53- TAKE Iurre taberna 52

Beroketatik derbia jokatzeko gogoa ikusten zen.

TAKE Iurrekoak gogo askorekin irten ziren, eta defentsako lanari, presioko irteera onari eta barruko jokoari esker, lehen laurdena 9-19ko markagailuarekin bukatu zen beren alde.

Bigarren laurdena oso parekatuta joan zen. Jokalariak pertsonalak pilatzen joan ziren eta aldaketa asko egin behar izan ziren aulkitik, atsedenaldira 23-35 aurretik iristeko.

Aldageletako irteera oso txarra izan zen TAKE Iurreren aldetik. Kontzentrazio falta eta urduritasunari, zonakako defentsa bat gehitu zitzaion TAKE Oriaren eskutik. Guzti honek 18 eta 2ko partzial barkaezin bat eragin zuen TAKE Iurre taberna taldearen aurka.

Azken laurdenean TAKE Oriako jokalariek beren presioari esker baloiak lapurtu eta erraz saskiratzen zuten baina TAKE Iurreren defentsako lan onari esker markagailuan gertu jarraitu ahal izan zuten. Azken jokaldian defentsako akats batek azken segunduan garaipena TAKE Oriari eman zion.

Azken emaitza TAKE Oriak 53 – TAKE Iurre Tabernak 52

Derbi ederra, gauza positiboak eta akatsetatik ikastera!

menu
menu