Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take kadeteak ezinean Gasteizen

Gehiegizkoak izan ziren galdutako baloiak eta aurkaria

Gogoz bidaiatu zuten gure kadeteek Gasteiza, berriz ere Julen Balerdiren baja garrantzitsuarekin. Hasieratik taldea ez zen ondo irten, eta naiz eta lehenengo laurden osoan zehar markagailua berdinduta egotea lortu, urdinek laurden kaxkarra burutu zuten, 10 baloi galduz. Hala ere, markagailua oso ona zen ikusitakoaren ondoren. Bukaeran 13-11.

Bigarren laurdenean berriz, gasteiztarrek beraien nagusitasuna erakutsi zuten 10-0 partzial baten ostean eta partiduak hemendik aurrera norabide bakarra erakutsi zuen naiz eta tolosarrak horrela izan ez zedin saiatu.

Hirugarren laurdenean hala ere, tolosako gazteak gogoz atera ziren eta laurden oso txukun bat betetzea lortu zuten, laurden honetako partziala puntu bakar batez galduz.

Bukaeran baskoniako jokalariek berriz estutzea lortu zuten eta gure mutilek ezin izan zuten azken laurden honetan azken suspertze hori mantendu. Amaieran Fundación Baskonia 69 Take Tolosa 45. Aste honetan Arrasatera bidaiatzen dute Take Tolosako mutilek garaipenaren bila, ziur lortuko dutela!

menu
menu