Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

NON GOGOA, HAN ZANGOA.

Azken segunduan eskuratutako saskiraketak eman zion garaipena Take Oria Electricidad taldeari, kadete mutilen arteko derbian.

Takeko bi kadete mutilen taldeak aritu ziren nor baino nor pasa den larunbatean Usabalgo kiroldegian. Jende ugari harmailetan eta gogo gehiago bi taldeetako partaideen artean partidoa jokatzeko. Aste guztian giro polit eta atsegina izan ostean, larunbatean ez zen lagunik eta beroketatik buru belarri aritu ziren bi taldeak.

Partida hasiera berdindua izan zen, baina lehen laurdena aurrera joan hala, Oria Electricidadekoak saskirako bidea galtzen joan ziren, eta laurden honetako azken 6 minutuetan puntu bakarra eskuratuz, 10 puntuz behetik amaitu zituzten hasierako hamar minutuak.

Bigarren laurdenean, jarrera aldatu zuten eta borrokarako gogoa erakutsi zuten, nahiz eta baloi asko oparitu intentsitatea eta gogoa ezin zen ukatu, baloi bakoitza borrokatzen bait zuten. Honi esker, diferentzia ez handiagotzea lortu zuten, eta azken segunduan aurkariek zelai erditik eskuratutako hiruko jaurtiketa batengatik izango ez balitz, laurdena irabaztea lortuko zuten.

Bigarren zatia hastear eta gureak 12 puntuz behetik ziren, baina aurpegia ematea tokatzen zen eta hala egin zuten. Bigarren laurdeneko jarrerari defentsako aldaketa batzuk gehitu zitzaizkion, eta 18-2ko partziala eskuratu ostean laurdena 4 puntuz aurretik amaitzea lortu zuten.

Azken laurdena berriro ere paretsu joan zen eta Iurre Tabernakoek, markagailua irauli zuten beste behin. 2 minuturen faltan 5 puntu azpitik ziren gureak, eta ez zen bide garbirik ikusten, baina orain arte ahulgune izan den tokira indarrak iritsi ziren eta taulapean handi egin ziren gureak, errebotean nagusituz, bigarren eta hirugarren aukerak saski barruan utzita puntu batera gerturatu ziren. Azken 30 segunduak eta defensa on bat betetzeke. Bada, Julenek baloia lapurtu eta azken segunduan epailearen txistuarekin batera, 2+1 jokaldia eskuratu zuen Aitorrek, garaipena Oria electricidadekoei emanez.

Aste honetan Donostian jokatuko dute Easo San Patricio Ikastetxe ingelesean, larunbatean goizeko 9.30etatik aurrera. Partidu zaila, baina konfidantzaz Beteta lantxukuna egiteko asmoz. 1,2,3…TAKE!

menu
menu