Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Junior mutilen bi taldeak irabazi ezinik

Bi taldeek ezin izan zituzten asteburuko beren partidak irabazi

TAKE Usabal
Eguna ez denean eta gauzak ez direnen ondo ateratzen...
Jubenil mutilek igandean jolasten zuten oreretako kiroldegian, aurrean zeukaten aurkaria oiarso taldea zen. Norgehiagoka hasi eta antzematen zen borrokatua izango zela partidua eta hala gertatu zen. Partidu guztiak gidoi berdina jarraitu zuen, gure mutilak aurretik jartzen ziren eta behin eta berriz Oiarsoko taldea gerturatu egiten zen.
4.laurdenerarte. Orduan gure mutilek ordurarte eginiko esfortzua ordaindu zuten eta tiroak punteatzeko gaitasuna jaitsi egin zen. Aurkariek ederki aprobetxatu zuten momentu hau eta azkenean ezin izan zuten partidua atera.
TAKE Tolosa
Larunbat goizean Donostian jokatutako partidan 65-44 galdu zuten gure mutilek Atletico San Sebastian taldearen aurka.
Donostiarrek hasieratik erakutsi zuten saskibaloia ikusi eta ekintzak burutzeko beste abiadura bat zutela Tolosarren aldean. Hasieratik ireki zuten koxka nabarmena markagailuan, defentsan intentsitate handia ezarrita, gure mutilen akatsak eragin baitzituzten, ondoren saskiratze azkarrak lortzeko. Hau gutxi ez eta gure mutilak 1x1eko erasoan gainditu, eta defentsa ixten zen momentuan baloia hiruko marrara doblatuta 6,25 marratik eskumutur fina zutela erakutsi zuten.
Gureek, etxekoek jokalari handien falta zutela baliatu nahi izan zuten barneko jokoaren bidez etekinak ateratzeko, baina Donostiarrek 5x5 defentsa ondo itxi eta kanasta errazak lortzeko espaziorik gabe utzi zituzten Tolosako gazteak.
Hobetu beharrean daude Tolosarrak arlo askotan, baina seguru dago entrenatzaile taldea erasoan lotsagabeago jokatuta eta defentsan aktibitate handiagoa izanda emaitza onak lortu ahal izango dituela aurrerantzean. Lehengaia ez da falta, osagaiak ongi konbinatzea falta da partiduak aurrera ateratzeko!
Eutsi goiari mutilak! 1,2,3, TAKE!

menu
menu