Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

JARRERARIK GABE EZ DAGO EZER EGITERIK

Errendimenduko kadete neskek 41-11 galdu zuten Beasaingo BKLren aurka, partidu oso eskasa burutu ostean.

Larunbatean Beasainera joatea suertatu zitzaion TAKE Aralar Kirolak kadeteari. Aurkaria ezaguna zen eta partidua irabazteko modukoa, baina gauzak azkar okertu ziren.

Norgehiagokak ez zuen misterio handirik izan, Beasaindarrek 1-3-1 zonakako defentsa egin zuten partidu guztian zehar eta, normala izan daitekeen bezala, Tolosarrei horren kontra erasotzea kosta egin zitzaien hasieran. Hala ere, zonakako defentsa batek ez ditu defentsan egin ziren akats larriak eta aurkariei oparitu zitzaizkien baloiak justifikatzen. Bigarren laurdenean bazirudien partidan sartzea lortuko zutela TAKEkoek, burua erabiliz baloia mugitzen hasi baitziren, defentsan hobetzearekin batera. Baina 10 minutu horiek igaro ostean hasierako egoerara itzuli ginen: intentsitate falta handia, kontzentrazio gutxi, eta, batez ere, saskibaloira jolasteko jarrera falta. Hortik aurrera BKLk oso erraz jolastu zuen, azken minutuak tramite hutsa izan zirelarik.

Jokalariek badakite, eta erakutsi dute, askoz hobeto egin ditzaketela gauzak eta badutela kirol honetarako beharrezkoa den jarrera. Aurreko partiduan bezala, euren onena ematen badute, datozen jardunaldietan seguru partiduak aurrera ateratzea lortuko dutela. Kontrako kasuan, gauzak zail izango dituzte kategoria honetan.

Datorren asteburuan atsedena izango du taldeak eta bi aste izango dituzte hurrengo partidua prestatzeko (Oiarso B taldearen aurka, Tolosan). Gogor entrenatzera, beraz!

1,2,3…TAKE!

menu
menu