Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

KONTZENTRAZIOK IHES EHITEN DUENEAN

Lehen laurden amaierak eta hirugarren laurden hasierak partidua erabaki zuen Oria Electricidadekoentzako. 78-50galdu zuten.

Donostian jokatu zuten Oria electricidadeko kadeteek larunbatean goizeko 9.30tan. Ez zuten garaipena eskuratzerik izan, baina irakurketa positiboa egin zuten Anderrek eta Morek partido ostean. Bi momentuk markatu zuten emaitza, hala ere, urtea luzea da eta pixkanaka-pixkanaka ateratzen doa entrenamenduetan egiten duten lana.

Partidua nahiko berdinduta hasi zen, oso eraso onak egin zituzten Taketarrek partidu hasieran, baloia mugituz eta saskia erasotuz jaurtiketa errazak lortu arte. Baina berdintasunak 5 minutu besterik ez zuen iraun, hurrungo bost minutuetan 18-4ko partziala jasoko baitzuten gureek. Baloi asko galdu zituzten, ondorioz, kontra eraso ugari jaso. Gainera, defentsan ez ziren gogor ibili, mozketen defensa oso eskasa izan zen.

Bigarren laurdenean gauzak aldatu ziren. Baloiak galtzeari utzi, kontraerasoekin zuten gabezia desagertu eta atzean, gogorrago hasi ziren defenditzen Tolosakoak. Erasoan beraien jokoa egiten hasi ziren eta laurdena nagusitasunez irabaztea lortu zuten, lehen laurdeneko desabantaila 7 puntuan utziz.

Hirugarren laurden hasierak aldiz, partidua erabakita utzi zuen. Lau minututan 16-0eko partziala etxekoen alde. Hemendik aurrera buruak behera egin zuen. Oso laurden kaxkarra eta gero, azken laurdena nahi eta ezin izan zen. Ez zuten lortu abantaila desegitea, eta esku hutsik bueltatu ziren. 78-50 izan zen amaierako emaitza.

Lehen esan bezala irakurketa ez zen negatiboa izan, kontzentrazioan daukate gure mutilek gabezi handiena, denak norabide berean aritzen direnean etekinak nabarmenak dira eta astean zehar egindako lana ikusten da. Beraz, astetik astera kontzentrazioaren iraupena handitzen saiatu beharko dira, eta lortuko dutelakoan gaude. Animo Mutilak!

Datorren astean ez dute jardunaldirik Oria Electricidadekoek, baina elkarrekin igaroko dute larunbata talde sena bultzatu nahiean, ez-ohiko plana egingo dute eta goiz ederra pasako dute ziur. Bi aste barru atsedena, beraz, denbora asko entrenatu eta hobetzen jarraitzeko hurrungo partidoaren aurretik. 1,2,3…TAKE!

menu
menu