Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsua Cafes Aitonaren aurka

TAKE Iurre tabernak 44-33 irabazi zuen larunbatean jokaturiko partidan

Norgehiagoka oso gogorra iragartzen zen Donostiarren jokalariek zuten altuerarengatik, eta somatzen zen gure pibotek lan gogorra egin beharko zutela.

Lehen laudena horrela joan zen, barruko joko ederra, landutako erreboteak eta kontraerasoak, 16-6 bukatu arte.

Bigarrengoan intentsitate defentsiboa jaitsi zen, ez genituen erreboteak ixten eta gehiegizko erlaxazioa izan zen, 4 eta 11ko partzialarekin.

Lehen laurdeneko jokoa atera behar zen. Partidua bizitu egin behar zen aurkariak nekarazteko, aldaketa gutxi bait zituzten egiteko. Horrela izan zen, TAKE Iurre Tabernakoek 9 puntuko abantaila lortu zuten zazpi minuturen faltan.

Bukaerararte abantaila hau mantentzea lortu zuten, bukaerako 44-33ra iritsi arte.

menu
menu