Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

OINTXE 68 - TAKE 65

Euskal ligako kadete mutilei azken orduan egin zien ihes Arrasaten jokaturiko partidak

Saskibaloi partiduak 40 minututakoak izaten dira normalean, eta partiduko lehenengo bost minutuak eta azkeneko bost minutuak ez badituzu lehiatzen, ondorioak larriak izaten dira. Euskal Ligan ez du inorrek barkatzen horrelako oparirik, eta larunbatean hori pasa zen. Hamar minutu horietan 33-8 partziala jaso genuen eta horri buelta ematea ia ezinezkoa da.
Esan bezala, partidura oso deskonektatuta sartu ginen eta 5. minutuan 15-6 ginen azpitik. Aldaketa txiki batzuk egin eta taldea berpizten joan zen. Atsedenaldira 40-39 galtzen baina sentsatzio onak transmitituz.
Hirugarren laurdena goitik behera dominatu genuen eta baita laugarren laurdenaren hasiera. 50-63 ginen irabazten partiduko 33. minutuan, eta hortik aurrera, hobe ez gogoratzea...
Gauza asko ondo egin ziren, eta horri eutsiko diogu. Akatsak zuzentzen joango gara eta taldea aurrerapausoak ematen joango da.
Jokalarien eta entrenatzaileen ikasketa-irakasketa prozesuan segituko degu, denok disfrutatuz!!!

Aupa mutillak!!!

1, 2, 3, TAKE!!

menu
menu