Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GOGO FALTA IZAN ZEN NAGUSI

Borrokatu gabeko partidaren ondorioak bizi izan zituzten Take Uzturreko neskek

Lan zaila zuten asteburuan Take Uzturreko neskek. Larunbatean goizean goiz bidaiatu behar zuten Azpeitira, beti bezala gogotsu, esperantzarik galdu gabe.

Zelaira sartu eta beroketa oso onarekin hasi zuten partidua. Lehen zatian nahiz eta aurkaria hobea izan, gogoak ez ziren falta eta baloia burrukatuz lortu zituzten saskiratzeak. 18-6 ko emaitzarekin bukatu zen zatia. Bigarren zatian iada besoak jeisten hasi ziren jokalariak eta aurkariak hau ikusita baloiak erraz lapurtzen hasi ziren. Takeko neskek zati osoan saskiratze bakarra lortu zuten, eta atsedenaldira 41-8ko emaitzarekin iritsi ziren.

Atsedenaldian ur pixka bat edan eta tiro batzuk bota ondoren bizi atera ziren jokalariak zelaira, baina ez zen nahikoa izan. Hala ere errebotea hobeto ixten hasi zirenean konturatu ziren jokoa hobeto zijoakiela. Azken zatian, iada partida erabakita zegoela, Takeko jokalariak guztiz galdu zuten esperantza eta erraz irabazi zuten Azpeitiarrek. 74-18.

Partidu ona izan daiteke, gogoak ezin direla iñoiz galdu ikusteko, eta baloia beti borrokatu behar dela jakiteko. Beraz eman egurra hurrengo asteburuan!

Aupa take!!

menu
menu